Emakume Artisten erakusketarekin hasiko dira Emakumeen egunaren harira antolatutako ekitaldiak

elgoibarren.net 2013ko mar. 1a, 10:42

 
Gaur (martxoak 1) hasiko dira Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekitaldiak: Elgoibarko emakume artisten erakusketa inauguratuko dute 19:00etan, eta martxoaren 9ra arte egongo dira ikusgai euren lanak Kultur Etxean. Hamaika emakumek hartuko dute parte, bakoitzak bere alorrean. (egitaraua dauka)

 


  Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak, Haizea emakume taldeak eta Elgoibarko Emakumeen Asanbladak elkarlanean antolatu dute martxoaren 8rako egitaraua. Egitarau zabala prestatu dute, eta ekitaldi horietan parte hartzeko deia egin diete elgoibartarrei.
Elgoibarko emakume artisten erakusketa
Herriko emakume artisten erakusketarekin abiatuko dira Martxoaren 8aren bueltan antolatutako ekintzak. Hamaika emakume artistaren lanak jarriko dituzte ikusgai, Kultur Etxeko erakusketa gelan, martxoaren 1etik 9ra bitartean. Nerea Aranburuk labeko esmaltearekin eginiko lanak jarriko ditu ikusgai; Juanita Arrieta, Paula Heras, Gemma Monreal, Mari Jose San Millan eta Emilia Nogales margolariek euren koadroak erakutsiko dituzte, Jasone Osoro eta Danele Sarriugarteren idatzizko lanak ere ikusi ahalko dira, Esmeralda Zapparolik {goiko argazkian} eta Marije Astiazuk erretratuak erakutsiko dituzte eta Naroa Graciak bere musika lanak eramango ditu. Astelehenetik zapatura egongo da zabalik erakusketa, 18:30etik 20:30era.

1706637736100 Emakume Artisten erakusketarekin hasiko dira Emakumeen egunaren harira antolatutako ek

Ekitaldiekin jarraituz, martxoaren 4tik 8ra bitartean, irakurtaldi feministak egingo dituzte Klegoen plazan. Era berean, martxoaren 5ean, martitzenean, feminismoari buruzko hitzaldia eskainiko dute Kultur Etxean. Ikusi egitarau osoa alboko taulan.
 
 

Udalaren adierazpen instituzionala
  Elgoibarko Udaleko bozeramaileen batzordeak Martxoaren 8rako adierazpen instituzionala onartu du. Horren arabera, emakumeek herritartasun mailan erdietsi dituzten lorpenak eztabaidaezinak dira, eta mugimendu sufragistari esker, bozkatzeko eta hautetsiak izateko eskubidea lortu zuten. Emakumeen parte hartzea politikan haratago joan behar dela aldarrikatzen du adierazpenak, oraindik ere politika orokorrean eta tokiko politikan gizonak direlako nagusi. Emakumeen hautagai kopuruak gora egin duen arren, Euskadiko alkateen %22 emakumezkoak dira eta %78, berriz, gizonezkoak. egoera horren aurrean, premiazkoa dela uste dute emakumezkoen presentzia eta eragina areagotzea udal politikako esparru guztietan, baina ez soilik %50era heltzeko; zifretatik harago joan behar dela diote.

1706637736190 Emakume Artisten erakusketarekin hasiko dira Emakumeen egunaren harira antolatutako ek

Haizea eta Emakumeen Asanbladaren aldarrikapena
 Elgoibarko Haizea Emakume taldeak eta Elgoibarko Emakumeen Asanbladak, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekintzak aurkeztearekin batera, gizarte honen eraldaketa feminista aldarrikatu dute.