Zapatu iluntzean trikiti poteoan irtengo dira. 19:00etan batuko dira Plaza auzoan bertan, eta trikitilariek lagunduta, tabernaz taberna ibiliko dira.
•Bertso bazkaria
Nolanahi ere, egun handia domekan izango da. 12:00etan meza nagusia ospatuko dute Aingeru Guardako ermitan, eta trikitilariek eta bertsolariek girotuko dute meza ostea. Andoni EgaÒa zarauztarra eta Sebastian Lizaso azpeitiarra arituko dira bertsotan. Hain justu ere, bertsolari horiexek jardungo dute gero kantuan Aizpe gastronomia elkartean egingo duten bertso bazkarian (14:30ean). Sarrerak salgai daude dagoeneko Txirristaka eta Ormola tabernetan eta antolatzaileek jakinarazi dute, zapatura arte egongo dela txartelak erosteko aukera (25 euroan). Nolanahi ere, denak salduko ez balira, domekan bertan ere egongo litzateke eskuratzeko aukera, Plazan.
•Arnoateko III. Igoera
Aingeru Guardako jaien barruan, Arnoateko Igoeraren hirugarren ekinaldia egingo dute zapatuan (martxoak 2). Plaza auzoan hasi eta Arnoate gainera igo beharko dute korrikalariek. 4,5 kilometroko ibilbide aldatza da, errepidez oso-osoa. Lasterketa 11:30ean hasiko da Plaza auzoan bertan, a-8 autobide azpian, eta izenemateak egunean bertan egin beharko dira, proba hasi aurretxoan. Parte-hartzea debalde izango da. Bukaeran, mokadutxoa banatuko dute antolatzaileek.

Iaz, 26 lagunek parte hartu zuten eta Igon Manzisidor debarra izan zen denetan azkarrena. 21 minutu eta 55 segundo behar izan zituen Manzisidorrek ibilbidea osatzeko. Probako errekorra, baina, Oier Ariznabarreta durangarrak dauka (20:42).