20 elgoibartar eta 12 mendaroar, Donostiako Lilatoian

elgoibarren.net 2013ko mar. 4a, 15:06

 
Eguraldi eguzkitsua lagun, partaidetza-muga guztiak gainditu ditu domekan Donostian jokatu zen Lilatoiak; emakumeak kirola egitera animatzeko helburuarekin, orain 24 urte, jaio zen lasterketak. Aurten, iaz baino 700 korrikalari gehiagok parte hartu dute, eta 2.700 partaidek lortu zuten proba amaitzea. Horien artean, 20 elgoibartar eta 12 mendaroar. (bideoa dauka)

 

  Elena Silvestrek irabazi zuen, lasterketa bat baino gehiago den Lilatoiaren 24. ekinaldia. Teruelen jaio baina Errenterian bizi den korrikalariak 17:48 minutuan osatu zituen bost kilometroak. Iaz moduan, Pilar Arriola izan zen lehen elgoibartarra (00:21:46) eta bere ahizpa Junkal izan zen bigarren elgoibartarra. Sailkapen nagusiko 47. eta 51. postuetan sailkatu ziren, hurrenez hurren. Irene Elorza izan zen lehen mendaroarra eta 27:55 minutu behar izan zituen honek proba amaitzeko.

Sailkapenak:

Bideoa: (eitb.com)