Kutxak kudeatzen duen sarreren salmentan aldaketak izan dira. Batetik, doakoak ziren Servikutxa kutxazainak kendu egin dituzte. Era berean, telefonoz sarrerak erosteko zerbitzua ere bertan behera laga dute. Bestetik, Internetez sarrerak erosteko zerbitzuan, Kutxa ez den beste erakunderen baten txartelarekin sarrerak erosten dituztenek igarriko dute aldea, komisio handixeagoa ordaindu beharko dute-eta.
- Honela funtzionatzen du Internet bidezko sarreren salmentak: www.kutxa.es webgunean sartu, eta “sarreren salmenta” jartzen duen lekuan sakatu. Hortik beste orri batera eramango gaitu. Bertan, ikuskizuna aukeratu ahal izango dugu zuzenean, edo bestela, aretoa hautatzeko aukera izango dugu, “areto guztiak” jartzen duen goitik beherako menuaren bidez. Behin aretoa (Elgoibarko Herriko Antzokia) aukeratu ostean, eskatutako datu guztiak sartuko ditugu. Erosketa egin ondoren, Kutxaren kutxazainera joan, eta sarrerak jasoko ditugu bertan. Horretarako, ordainketa egiteko erabili dugun txartel berbera erabiliko dugu. Zerbitzuak 0,70 euroko kostua izango du Kutxabanken txartelarekin erositako sarrera bakoitzeko, eta 0,90 euroko kostua, sarrera beste erakunderen baten txartelarekin erosten baldin bada. Banketxeak kobratzen ditu komisioak eta ez Udalak.
Ikuskizun eszenikoetarako sarrerak erosteko bigarren aukera leihatilan erostea izango da. Ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago irekiko da, eta Kutxako zerbitzuen bidez saldu ez diren sarrerak jarriko dituzte salgai. Zerbitzu honek ez du inolako komisiorik.
•Langabetu eta erretiratuentzako deskontuak eskatu ditu PPk
Elgoibarren zinerako eta ikuskizun eszenikoetarako sarrerak erosi nahi dituzten langabetuentzako eta erretiratuentzako “deskontuak edo abantailak” aplikatzeko eskatu dio Elgoibarko PP alderdiak Elgoibarko Udal Gobernuari. “Gazte Txartelaren jabeek deskontuak dituzten era berean, lanik gabe daudenek eta erretiratuek ere deskontuak edo abantailak eduki beharko lituzkete”, argitu du Javier Nuñez PPko zinegotziak.

∞Lotura duten albisteak:
- Ikuskizun eszenikoetarako bonoa sortu du Kultura Sailak (2013-02-14)
- Herriko Antzokiko Zine-bonua: bost pelikula ikusi eta lau ordaindu (2012-12-27)