Martxoak 8: emakumeen eskubideak aldarrikatzeko eguna

elgoibarren.net 2013ko mar. 7a, 15:29

 
Emakumeen eskubideen alde egiteko, urtean 365 egun daudela aldarrikatuko dute bihar (martxoak 8) bateko eta besteko emakume taldeek, besteetan baino ozenago. Elgoibarren, hainbat ekintza antolatu dituzte Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak, Haizea emakume taldeak eta Emakumeen Asanbladak. Barixakuan, elkarretaratzea egingo dute, 20:00etan, Kalegoen plazan. Zapatuan, berriz, Mani-fest-akzioa deitu dute. (egitaraua dauka)


 Joan zen barixakuan, martxoaren 1ean, Elgoibarko emakume artisten erakusketarekin hasi zituzten martxoaren 8aren harira antolatutako ekintzak, eta martxoaren 22an Loredi Salegik gidatuko duen zine-forumarekin bukatuko dituzte. Pago justo filma ikusiko dute Kultur Etxean.

1706637711388 Martxoak 8: emakumeen eskubideak aldarrikatzeko eguna

1706637711479 Martxoak 8: emakumeen eskubideak aldarrikatzeko eguna


Elkarretaratzea eta antzerkia
  Martxoaren 8rako ere egitarau zabala prestatu dute. Lehenik,18:00etan, irakurtaldi feministez gozatzeko azken aukera izango da Kalegoen plazan. Astelehenean hasi zituen Elgoibarko Emakumeen Asanbladak irakurketa feministak eta egunean orduerdiz aukeratutako testuak irakurri dituzte hainbat lagunek. Gero, 20:00etan, emakumeen eskubideak aldarrikatzeko elkarretaratzea egingo dute Kalegoen Plazan. 20:00etan hasiko da. 20:30ean, berriz, Gorda antzezlana ikusteko aukera izango da Herriko Antzokian, gazteleraz.

Bazkaria eta Gau-fest-minista, zapatuan
 Zapatu goizerako emakumeentzako dantza tailerra antolatu dute Kultur Etxeko sotoan. 12:00etan hasiko da tailerra, eta gero, aurrez izena emandakoek bazkaria egingo dute Sigma jatetxean. Iluntzean, 20:00etan, Kalegoen plazan hasita Mani-fest-akzioa egingo dute Gaztetxeraino. Antolatzaileek eltzeak, txistuak eta zarata egiteko balio duen edozer eramateko eskatu dute, eta baita festarako gogoz joatea ere. Gauerako, berriz, Gau-fest-minista antolatu du Elgoibarko Emakumeen Asanbladak. Gaztetxean izango da, eta antzerkia, musika... denetarik egongo da.

Sans toi ni loi filmaren emanaldia, domekan
 Domekan, bideo emanaldia izango da Gaztetxean. Sans toi ni loi filma ikusiko dute, 18:00etatik aurrera. Domeka honetan itxiko dute, era berean, asteazkenaz geroztik Gaztelekuan ikusgai egon den erakusketa.

1706637711571 Martxoak 8: emakumeen eskubideak aldarrikatzeko eguna

1706637711664 Martxoak 8: emakumeen eskubideak aldarrikatzeko eguna