Domeka honetan, martxoaren 10ean, hasiko dira Elgoibarren Korrikaren aldeko ekimenak {gogoratu martxoaren 20an ailegatuko dela Korrikaren 18. edizioa Elgoibarrera]. Korrika Kulturalaren barruan, haurrentzako zinea euskaraz ikusteko aukera izango da Elgoibarko Herriko Antzokian, Blackie eta Kanuto animaziozko filma eskainiko dute-eta, 16:30ean.
•Ilargira joatearekin tematuta dagoen ardi beltza
Blackie & Kanuto, Baleukok ekoiztutako azkeneko filmea da eta joan den otsailaren 15ean estreinatu zen zinemetan: Euskaraz, gazteleraz, 3Dn eta 2Dn. Blackie, ilargira joatearekin tematuta dagoen ardi beltza da. Kanuto, berriz, Blackierekin itsututa dagoen artzain txakurra… Baina ez du entzun ere egin nahi kohetearen kontua. Bidaiari ekingo diote, jakina. Bidean beste lagun askorekin egingo dute topo... behi kantariak, otso limurtzailea, legez kanpoko armiarma etorkinak, hegazti hippiak eta kohete bat aireratzeko prest dagoen txakur talde bitxia… Pinky, godzillaren itxurako arrosa koloreko ardi erraldoiak ordea, hau galarazten saiatuko da.
Ikusi hemen trailerra:
•Martxoaren 17an, antzerkia euskaraz
Zirika Zirkus taldeak bere azken lana, Txarlestrup, eskainiko du Elgoibarren, martxoaren 18an, domekan. Herriko Antzokian izango da, 16:30ean. Txarlestrup oso banda berezia da, txarlestona jotzetik dantzatzera pasa daitezke akrobazietatik, klakera… Denetarik egiten dute bost artista hauek.
Ikuskizunerako sarrerak 3,5 euroan salduko dituzte (5 euro gurasoentzako). Sarrerok Herriko Antzokiko leihatilan salduko dituzte.