Debabarrenako Lanbide Heziketako azoka egingo dute Eibarren

elgoibarren.net 2013ko mar. 8a, 14:23

 
Ostegunean zabalduko da Abian, Debabarrenako Lanbide Heziketako azoka, Eibarko Armeria Eskolan, eta hiru egunez eskualdeko LHko eta Ingeniaritzako zentro guztiek parte hartuko dute: Eibar eta Ermua-Mallabiako PCPIek, Debako Arte Eskolak eta Tnikak-Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroak. Gaur (barixakua, hilak 8) aurkeztudituzte azokaren nondik norakoak Debegesaren egoitzan, Eibarren.



1706637709752 Debabarrenako Lanbide Heziketako azoka egingo dute Eibarren

Abian, Debabarreneko I. Lanbide Heziketa Azoka aurkeztu dute, martxoaren 14, 15 eta 16an egingo da Eibarren, Debegesa Garapen Agentziak antolatuta, lanbide heziketako ikastetxeekin elkarlanean, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Ikasle, guraso, irakasle, orientatzaile, langabetu eta bizitza profesionala berbideratu nahi duten pertsonei zuzenduta dago azoka; hau da, Lanbide Heziketan interesa duten guztiei, eta horiei eskualdeko eskaintza formatiboa aurkeztea eta lanaren eta Lanbide Heziketaren arteko harreman zuzena agertaraztea da azoka antolatu dutenen helburu nagusia.
 Hiru egunetan hainbat hitzaldi eta tailer hartuko ditu Abian Azokak. Eguenean eta barixakuan goiz eta arratsaldez (10:00 - 14:00 eta 16:00 – 19:00) eta zapatuan, goizez (10:00 – 14:00). Tailer horiek doakoak dira eta parte hartzeko interesa duten guztiek aurrez eman behar dute izena 943 82 01 10 telefonora deituz edo pymes@debegesa.com helbidera idatziz.
 Debegesaren webgunean, www.debegesa.com, azokari buruzko informazio guztia kontsulta daiteke, baita egitarau osoa ere.
Sare sozialetan ere badu presentzia Abian azokak. Hala, Facebook-en orrialdea du dagoeneko (facebook.com/AbianAzokaDebabarrena) eta Twitterren ere azokaren berri izango dute erabiltzaileek (@AbianAzoka).
•Bestelako informazioa: