Herriko dantzariak maila onean aritu dira Elgoibarko Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan

elgoibarren.net 2013ko mar. 11a, 15:47

Joan den asteburuan jokatu da Elgoibarko XII. Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa, Herriko Antzokian. Oholtzara igo ziren 11 elgoibartarrek herritarren aurrean dantza egiteko aukera izan zuten eta ez ziren batere gaizki aritu, maila guztietan igo zen-eta elgoibartarren bat podiumera. Zilarrezko hiru domina eta brontzezko bi eskuratu zituzten dantzari elgoibartarrek.



1706637708837 Herriko dantzariak maila onean aritu dira Elgoibarko Aurresku eta Soinu Zahar Txapelke

Zapatuan dantzatu zuten mutilek eta B mailako neskek (11-15 urte). Mutilei dagokionez, Gaizka Uranga elgoibartarrak hirugarren postua eskuratu zuen 7 eta 11 urte artekoen mailan. Iñaki Lasa donostiarra gailendu zen adin tarte horretan. Koskortuagoen artean, 11 eta 15 urte artekoen mailan, alegia, Ibarrako Aimar Odriozola dantzariak lortu zuen lehen postua eta Eneko Gonzalez elgoibartarrak bigarrena.
 Zapatuan lehiatu ziren nesken artean, berriz, Lezoko Janire Fernandezek irabazi zuen saioa, eta proba horretan ere Elgoibarko dantzari bat igo zen podiumeko bigarren koskara, Leire Astigarraga, hain justu ere. Alaitz Egaña eta Amaia Astigarraga elgoibartarrek ere dantza egin zuten proba horretan eta bosgarren eta hamargarren postuetan sailkatu ziren, hurrenez hurren.
 Igande goizean ere maila onean aritu ziren dantzari guztiak eta herriko dantzariek ere aurreko egunean erakutsitako bidetik jarraitu zuten. Hala, Oihane Agirrebeña hirugarren postuan sailkatu zen nesken A saileko (7-11 urte) txapelketan, Ametz Maiza eta Izaro Agirre altsasuarren atzetik. Era berean, Irati Marcos eta Ainhoa Gomez elgoibartarrak 14. postuan eta 19. postuetan sailkatu ziren.
Azkenik, nesken B sailean, Naroa Del Rio oiartzuarra nagusitu zen eta Nerea Sasiain elgoibartarra sailkatu zen bigarren postuan. Maialen Loiola elgoibartarra ere podiumaren atarian geratu zen, laugarren postuan, eta zazpigarren postuan sailkatzea lortu zuen Saioa Marcosek.

Emaitzak
Larunbatean mutiletan A sailean, 7-11 urte
1.- IÑAKI LASA (DONOSTIA)
2.- JOSEBA PIKABEA (ERRENTERIA)
3.- GAIZKA URANGA (ELGOIBAR)
B sailean, 11-15 urte:
1.- AIMAR ODRIOZOLA (IBARRA)
2.- ENEKO GONZALEZ (ELGOIBAR)
3.- AITOR MARTINEZ DE ALBENIZ (LEGAZPI)
Nesketan B sailean, 11-15 urte:
1.- JANIRE FERNANDEZ (LEZO)
2.- LEIRE ASTIGARRAGA (ELGOIBAR)
3.- KATERIN ARTOLA (OIARTZUN)
Beste elgoibartarrak:
5.- ALAITZ EGAÑA
10.- AMAIA ASTIGARRAGA
 
  Igandeko emaitzak, hauek:
Neskak A saila, 7-11 urte:
1.- AMETZ MAIZA (ALTSASU)
2.- IZARO AGIRRE (ALTSASU)
3.- OIHANE AGIRREBEÑA (ELGOIBAR)
Beste elgoibartarrak:
14.- IRATI MARCOS
19.- AINHOA GOMEZ
 
Eta B sailean, 11-15 urte:
1.- NAROA DEL RIO (OIARTZUN)
2.- NEREA SASIAIN (ELGOIBAR)
3.- NEREA AZKUE (LEZO)
Beste elgoibartarrak:
4.- MAIALEN LOIOLA
7.- SAIOA MARCOS