Iñigo Larizek podiuma zeukan helburu Andres de Regil eski zeharkaldian, eta goreneko mailara igotzea lortu du Mikel Navarro urretxuarra sokalagun duela. Eski zeharkaldietan lasterketarik garrantzitsuenetakoa den proban 170 lagunek parte hartu zuten. Europako Mendietako Erdialdeko Mendigunean prestatutako ibilbidean ibili ziren guztiak, eta ibilbideko gora beherez gain, haize zakarra eta elurrari aurre egin behar izan zioten.
•Denboraldi emankorra
Neguko denboraldia emankorra izaten ari da Iñigo Larizentzat. 2013ko Altitoy proban lehen bikote euskalduna izatea lortu zuen Mikel Navarro bikotekidearekin, otsailean Izaban jokatutako txapelketa bietan, -Euskal Herriko mendi eskiko igoeren banakako txapelketa eta erlojupekoa- txapeldun geratu zen. Eta, horiez gain, martxo hasieran Euskal Herriko Kilometro Bertikalen zirkuituko estreinako proba {Zuzenien} irabazi zuen Azpeitian. Eta sasoia borobiltzeko, Andres de Regil eski zeharkaldian gailendu da orain.

Larizekin batera, beste hainbat elgoibartarrek ere hartu zuten parte zeharkaldian: Arkaitz Irureta eta Javi Gonzalez bosgarren lekuan iritsi ziren eta Aitor Azkue eta Iker Leonardo hamaikagarren lekuan. Maite Maiora mendaroarrak Arkaitz Garairekin osatu zuen bikote mistoa eta hamahirugarren lekuan amaitu zuten proba. Josu Zabala eta Oihana Apellanizek ere hartu zuten parte. Haritz Arrieta eta Iñaki Laskurain, berriz, zapatuan jokatu zen proban aritu ziren.
•Bideoa: (Desnivel aldizkarikoek eginiko bideoa)
•Izabako triatloia
Erronkaribarreko neguko triatloiaren hirugarren ekinaldia jokatu zen Izaban, martxoaren 3an. Korrika (8 km), errepide-bizikleta (22 km) {Izabatik Belaguako iraupen eskiko pistetaraino} eta iraupen eskia (10 km) uztartu zituzten parte hartzaileek. Raul Roda ezkaroztarra eta Alba Xandri katalana izan ziren azkarrenak. Elgoibartik hiru lagunek: Ion Urbieta, Arkaitz Irureta eta Ibon Serranok hartu zuten parte proban. Erronkari bailarako triatloi zurian Euskadiko eta Nafarroako txapelak ere jokoan zeuden eta Ibon Serranok 3. postua lortu zuen beteranotan.
- Informazio osoagoa, argazkiak eta bideoak hemen: pirukeriak.blogspot.com
•Bideoa: (Jon Urbietak bere argazkiekin eta eitb-ko irudiekin osatutako bideoa)
∞Lotura duten albisteak:
- Iñigo Larizek irabazi du Zuzenien Mendi Lasterketa Bertikala (2013-03-04)
- Asteburu borobila Iñigo Larizentzat (2013-02-19)
- Igoera bertikalen zirkuitua irabazi du Iñigo Larizek (2012-10-08)
- Bertikalen Zirkuituko liderra da Lariz, Txindokin bigarren egin ostean (2012-06-19)
- Bigarren postuan sailkatu da Iñigo Lariz Azpeitiko Zuzenien mendi lasterketa bertikalean (2012-03-05)
- Euskal Herriko mendi eskiko kronoigoera txapelketa irabazi du Iñigo Larizek (2011-04-04)