Aizbeltz kobazuloan hasi zuten eguna Motxaila Eguneko ospakizunetara bildu ziren lagunek. Kobazuloari bisita egin ostean, ipuin kontalariek eta bertsolariek hartu zuten hitza eta egon zen mitinetarako tarterik ere.
Kobazulotik jaitsi eta Gaztetxean batu ziren gero, bazkaritarako. 50 bat lagun elkartu zirela jakitea eman dute antolatzaileek. Ijito-potaje “benetan gozoa” jan ostean, arratsaldeak aurrera egin ahala, lagun gehiago batu zitzaiela gaineratu dute. Izan ere, bazkalosterako Inozentzio klownaren ikuskizuna eta bertso saioa antolatu zituen Mendaroko ezker abertzaleak. Jaia, baina ez zen hor amaitu. Gaztetxeko saioa amaitu ondoren, bertso poteoa hasi zen Alaia Martin, Aitzol Barandiaran eta Iñaki Gurrutxaga bertsolariekin.
Gauean, berriz, Honat taldeak eskaini zuen erromeria Gaztetxean. Hala, goizean Aitz-beltzen hasitako eguna goizaldeko ordu txikietan amaitu zen Gaztetxean.
- Motxaila Egunari buruzko informazio osoagoa: BARREN aldizkariaren 729. zenbakiko erreportajean/PDF
•Argazkiak: