Eduardo Arrillagak jaso du lehen saria ‘Miradas por la igualdad’ argazki lehiaketan

elgoibarren.net 2013ko mar. 13a, 15:59

 
Eduardo Arrillaga argazkilari elgoibartarrak irabazi du Burgoseko Udalak antolatutako Miradas por la igualdad argazki lehiaketaren bederatzigarren ekinaldia. Duela zortzi urte Dominikar Errepublikan ateratako Almas guerreras izeneko erretratua (ondoan) aurkeztu zuen Arrillagak lehiaketara.



  Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako argazki lehiaketa da Miradas por la igualdad, eta emakumeen eskubideak aldarrikatzea du helburu. Almas guerreras izeneko erretratua aurkeztu zuen Eduardo Arrillagak. Dominikar Errepublikan ateratako argazkia da, eta hango emakumeak euren eskubideen defentsan ageri dira irudian. Flor Aldea Avilaren Presente y futuro izeneko argazkiak jaso du bigarren saria eta Manuel Lamaren Aixa argazkiak hirugarrena.
 
Lotura duten albisteak: