Gaixotasun luze baten ondorioz hil zen Tomas Madinabeitia apaiza, 2012ko urriaren 19an, 69 urte zituela. Oñati, Legazpi, Tolosa eta Elgoibarren izan zen apaiz Madinabeitia, eta urte asko eman zituen Kongoko Errepublika Demokratikoan misiolari. Jairo Berbel bera ere joan zen Madinabeitiarekin Kongora {Bi urtez segidan joan zen Kansiniako zonaldera}, eta han ikusitakoarekin hunkituta itzuli zen etxera. Bizipenekin batera, hainbat irudi ekarri zituen Afrikatik, eta Irribarreen paradisua dokumentala osatu zuen. 2011ko urtarrilaren 17an estreinatu zuten Herriko Antzokian.
•Gosea, injustizia eta gaiztakeriaren aurkako heroia
Orain, berriz, Tomas Madinabeitia apaizak Kongon eginiko lanari buruzko dokumentala egin du Berbelek: Egunez eguzkia eta gauez izarra izeneko dokumentala, hain zuzen ere. Madinabeitiaren bizitza nolakoa izan zen azaltzen du dokumentalak, “jaio zen egunetik azken arnasera arte”, adierazi du Berbelek. Haren ustez, merezi du Tomasen bizitza gogoratzeak, “ileak puntan jartzen dituen horietakoa da-eta”. Gosea, injustizia eta gaiztakeriaren aurka borroka egin zuen heroia izan zen apaiz xumearen istorioa osatu duela dio. “Berezkoak zituen xehetasun txikiekin, inguratzen zuen mundua aldatzeko gai zen hezur haragizko heroia”.
Madinabeitiaren senideek eta lagunek hartu dute parte dokumentalean eta haien bitartez “pertsonaia ezberdin bat” ezagutzeko aukera izango dugula aurreratu du egileak. Horietako bat da Rebeca, Tomas Afrikan ezagutu zuen Kongoko bizilaguna. Gainerakoei laguntzeko beti gertu zegoen pertsona zela Tomas dio Rebecak dokumentalean: “benetako laguntza eskaintzen zuen Tomasek, osoki desinteresatua". Hala, apaizari zerion argia erakusten du dokumentalak, "egunez zein gauez zerua argitzeko gai zen, egunez eguzkiaren lekua eta gauez izarren lekua hartuko balu bezala”.

- Dokumentalaren bi saio eskainiko dituzte Herriko Antzokian. Lehenengoa, martxoaren 22an izango da, 21:30ean, eta bigarren saioa hilaren 25ean, 20:30ean. Sarrera 3 eurotan jarri dute eta biltzen den dirua Madinabeitiak Kongon hasitako proiektuei jarraipena emateko erabiliko dute.
•BIDEOA: Egunez eguzkia eta gauez izarra dokumentalaren trailerra.
∞Lotura duten albisteak:
- Atleta izatea, Jairo Berbelen begietan (2013-01-10)
- ‘Irribarreen paradisua’ dokumentalaren aurrerapena (2011-01-13)
- “Todos somos diferentes” argazki lehiaketa irabazi du Jairo Berbelek (2010-11-04)
- Kongora aitzurrak bidaltzeko kanpainan 6.500 euro batu dituzte (2009-04-14)
- Athleticen himnoa bakarrik ez, 'Pintxo-Pintxo' ere ikasi dute Kongoko umeek (2008-12-12)