Elgoibarko Udalak Euskotreni eskatu zion neurri hori, hartu beharreko neurrietako bat bezala agertzen baita Hiritarren arteko Elkar Bizitzarako Planean. Diagnostikoa bat egin ostean idatzita dago plan hori. Diagnostikoan jasotakoaren arabera, hiru arazo nagusi errepikatzen dituzte diagnostikoan parte hartu duten herritarrek: Aparkaleku falta, lana eta segurtasuna. Azken horiek, segurtasunarekin zerikusia daukaten arazoak, zapatu arratsaldeetako boteiloiarekin lotzen dituzte. Hain zuzen, zapatuetako arazoei irtenbidea eman nahian, ostalari eta dendariekin elkarlanean dihardu Elgoibarko Udalak. Ordutegiak, musikaren bolumena, adingabekoen gaineko kontrola eta beste hainbat alorretan profesionaltasunez jokatzeko eskatu die Udalak sektoreko arduradunei. Eta, ondo erantzuten ari direla aitortu du Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkateak. Zapatuetan sortzen diren arazoak “gutxitu” egin direla uste du. Era berean, udaltzaingoak ere kontrol lana egiten diharduela azaldu du.
•Alkohola kalean edateagatik identifikatuak
Urtarrila eta otsailean, esaterako, 50 lagun identifikatu zituen Udaltzaingoak kalean alkohola edateagatik, tartean 12 elgoibartar. Gainera, atzemandako hamasei lagun adingabekoak zirela zehaztu du Etxeberriak. Identifikatutako gazteen jatorrian ere arreta jarri du alkateak, Elgoibarrera zapatu arratsaldetan etortzen diren gazteak leku askotarikoak direla nabarmenduz. “Eibar eta Ermukoak ziren gehienak, gertuen dauden herriak baitira, baina identifikatutakoen artean Durango, Sestao, Abadiño, Donostia, Oñati… leku askotako lagunak zeuden”. Iskanbilak sortzeagatik ere identifikatu dituzte sasoi berean, urtarrila eta otsailean, beste 18 lagun.
•Alkoholdun edariekin Elgoibarrera
Herrian bertan neurriak hartu diren arren, ez dela nahikoa argitu du Etxeberriak. Izan ere, inguruko herrietatik datozen gazteak alkoholdun edariekin etortzen dira Elgoibarrera. "Horiek kontrolpean izateko eskatu zitzaion Euskotreni Toletxegaingo geldialdiak kentzeko, han ez baitago tornurik”. Etxeberriaren esanetan, Elgoibarko geralekuan hobeto kontrolatu daitezke billeterik gabe bidaiatzen ari diren lagunak, alkoholdun edariekin datozen adingabekoak eta baita iskanbilak sortzeagatik aurrez arazoak sortu dituzten lagunen etorrera ere.
Edonola ere, Elgoibarko alkateak barkamena eskatu die Toletxegaineko geldialdia kendu izanak sortutako endreduak jasango dituzten herritarrei. Neurri hori sei hilabetean egongo da indarrean eta emaitzak aztertu ostean erabakiko dute mantendu ala lehengora itzuli.

- Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.es.