Bizikleta elektrikoak herriko ikastetxeei lagako dizkie Elgoibarko Udalak

elgoibarren.net 2013ko mar. 15a, 12:43

Emugi egitasmoko bizikleta elektrikoen mailegu zerbitzuak ez duela behar bezala funtzionatu onartu du Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkateak. Hortaz, Udalak dauzkan 15 bizikleta elektrikoei etekina atera asmoz, herriko ikastetxeei lagako dizkiete dozena bat bizikleta. Edonola ere, gainerako hiru bizikletek Kalebarren plazan jarraituko dute herritarren zerbitzura, eta, gainera, haien ondoan elektrikoak ez diren bizikletak ere jarriko ditu aurki Udalak.


 Meka eta IMH ikastetxeen eskaerari kasu eginez banatuko ditu Elgoibarko Udalak Emugi egitasmoko bizikleta elektrikoak herriko ikastetxeetan. (ikus bizikletak lagatzeko oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean).
 Hiruna bizikleta hartuko dituzte IMHk, Meka GBLH2k, Meka Albitxurik eta IES Elgoibar-Arreiturre BHI institutuak. Ikastetxe horietako batzuek herrigunetik aparte daudela-eta, Meka Albitxuri eta IMH bereziki, bizikleta elektrikoak distantziak laburtzeko aproposak izan daitezkeela uste dute ikastetxeotako arduradunek.
Bizikleta elektrikoak eta arruntak

1706637703219 Bizikleta elektrikoak herriko ikastetxeei lagako dizkie Elgoibarko Udalak

Esan bezala, hiru bizikleta elektriko utziko ditu Udalak Kalebarren plazan (Udaltzaingoaren alboan) dagoen bizikletentzako aparkalekuan. Orain arte arrakasta gutxi izan badute ere, herritarrentzako mailegu zerbitzuarekin jarraituko du Udalak. Bizikleta elektriko horiei, baina, zenbait bizikleta arrunt batuko zaizkie. Udaleko arduradunek jakinarazitakoaren arabera, bizikleta horiek erabiltzeko kostuak elektrikoenak baino baxuagoak izango dira.