Etxe kaleratzeei buruzko informazio saioa

elgoibarren.net 2013ko mar. 19a, 13:56

 
Debabarreneko etxe kaleratzeen kontrako taldekoek informazio saioa emango dute gaur (martxoak 19). Hitzaldia 19:30ean hasiko da Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

 


1706637701710 Etxe kaleratzeei buruzko informazio saioa

Taldearen berri emateaz gain, etxe kaleratzeen gaiari buruzko informazioa emango dute. Era berean, herritarrei taldean parte hartzeko deia egin diete. interesatuek 627 934 675 telefonoan edo stopdesahuciosbajodeba@gmail.com helbidean eskuratu dezakete informazio gehiago.
 Orain dela gutxi sortu zuten kaleratzeak Stop Desahucios Debabarrena taldea. Kaltetuekin harremanetan jarri, haiei elkartasuna adierazi, eta egoeraren larria salatzeko sortu dute taldea, eta dagoeneko hasi dira herriz herri Udaletan mozioak aurkezten. Bestalde, hitzaldi informatiboak eskaintzeko asmoa dute Debabarrenako herrietan, eta Elgoibarren emango dute lehenengoa.