Joan zen martxoaren 13an banatu zituzten Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, Akademiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzten Resurreccion Maria Azkue Literatura Sariak. Gorka Martinez BBK Fundazioko buruak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak banatu zituzten sariak. Orotara, aurten 167 lan aurkeztu dira, eta Gipuzkoako haur eta gaztetxoek eskuratu dituzte sari ia guztiak. Ikusi hemen saridunak zein izan ziren.
Bestalde, epaimahaikoaren gomendioz, lan sarituez gain, lau ikaslek aurkeztutako lanak ere argitaratuko dira, tartean Ana Zubiaurre elgoibartarrak aurkeztutakoa, Abestia izeneko lana.
Sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzeko asmoz sortuak dira, 1986an, hain justu ere.
Narrazioa eta poesia sartzen dira. Adinari begira, bi maila dira: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat.
Resurreccion Maria de Azkue (Lekeitio, 1864 – 1951) euskal idazle, hizkuntzalari eta folkore ikertzaile handia izan zen.
Resurreccion Maria de Azkue (Lekeitio, 1864 – 1951) euskal idazle, hizkuntzalari eta folkore ikertzaile handia izan zen.