Hogei lagunek parte hartu dute 60 urtetik gorakoentzako kirol programaren lehen saioan

elgoibarren.net 2013ko mar. 19a, 18:19

 
Adinekoen artean kirola egiteko ohitura sustatzeko asmoz, 60 urtetik gorakoentzako kirol programa jarri du martxan Udal Kirol Patronatuak, Ongizate Sailarekin eta Osakidetzarekin elkarlanean. Gaur egin dute estreinako saioa Mintxetan, eta hogei lagun batu dira.


 Mintxetako aparkalekuan dauden soinketa aparatuak era egokian nola erabili behar diren erakutsi diete lehen saioan parte hartu duten lagunei. Gainera, Udal Kirol Patronatuak jarri berri dituen hiru aparailu estreinatzeko aukera izan dute. Azalpenak entzun eta aparailuak probatu ostean, ordu eta erdiko pasiera egin dute inguruetan.
Programa hau doakoa da, eta bertan, osasuna eta bizi-kalitatea hobetu nahi dituzten 60 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute. Elgoibarren jarduera fisikorako gune urbano eta naturalak badaudela erakusteaz gain, erraztasunak emango dizkiete kirol instalazioak eta aisialdi guneak erabiltzeko.

1706637700838 Hogei lagunek parte hartu dute 60 urtetik gorakoentzako kirol programaren lehen saioan

1706637700908 Hogei lagunek parte hartu dute 60 urtetik gorakoentzako kirol programaren lehen saioan

 
Hurrengo saioak apirilaren 16an eta 23an izango dira. Apirilaren 16an ibilaldia egingo dute Mintxeta-Sallobente inguruetan eta apirilaren 23an, bidegorrian zehar.