Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako 93 ikaslek parte hartu dute gaur goizean Zuhaitz Egunean. Udal langileen eta irakasleen laguntzarekin 27 zuhaitz landatu dituzte Albitxuri inguruetako mendi magal batean. Aurreko urteetan gereziondoak eta lizarrak ere landatu izan dituzte ingurune berean. Aurten, 17 haritz eta 10 urki gaineratu dituzte poliki-poliki osatzen ari diren euskal basora.
Ikasleek ez dute lan erraza eduki, mendi magal aldapatsu bat aukeratu baitute aurten zuhaitzak landatzeko, eta, gainera, azken hilabeteetako euriteen ondorioz, bustia eta biguna zegoen lurra. Edonola ere, moldatu dira. Gainera, laguntzen ibili den lagun batek esan duen moduan, "ezin zaie dena eginda eman. Lauan landatzea errazagoa da, bai, baina esfortzuaren kulturan hezi behar ditugu gazteak". Zuhaitzak landatu ostean, txartel batean euren izenak jarri eta enborretik zintzilik laga dute, nork landatua izan zen oroigarri moduan. LH 6. mailako ikasleak aritu dira lanean, hau da, 11-12 urteko neska-mutikoak.
Basoen Nazioarteko Eguna ospatuko da martxoaren 21ean. Elikadura eta Nekazaritza Erakundea (FAO) osatzen duten estatuek 1971. urtean ezarri zuten martxoaren 21a Basoen Nazioarteko Egun.
Basoen Nazioarteko Eguna ospatuko da martxoaren 21ean. Elikadura eta Nekazaritza Erakundea (FAO) osatzen duten estatuek 1971. urtean ezarri zuten martxoaren 21a Basoen Nazioarteko Egun.
∞Lotura duten albisteak:
- Hogei urki eta hogei gereziondo landatu dituzte ikasleek Zuhaitz Egunean (2012-03-23)
- Ikasleek 40 zuhaitz landatu dituzte Zuhaitz Egunean (2011-03-24)
- 25 haritz gehiago ‘Zuhaitz Eguneko basorako’ (2010-03-18)
- 25 bat haritz landatu dituzte Albitxurin Zuhaitz Eguna dela-eta (2009-03-17)
- 30 lizar landatu dituzte Albitxurin Zuhaitz Egunean (2008-03-13)