Lapurreta egin dute Elgoibarko Haurreskolan

elgoibarren.net 2013ko mar. 20a, 11:04

 
Gaur goizaldean izan da lapurreta eta bi argazki kamera, bideo kamera bat eta ordenagailu eramangarri bat ostu dituzte Elgoibarko Haurreskolatik.

 
 

 Gaur goizean, 07:30ean, Elgoibarko Haurreskolara ailegatu den lehen langileak demaseko ezustekoa hartu du, sarrerako atea indarrez irekita eta barrualdea hankaz gora topatu baititu. Lapurrek zer ostu duten zehatz-mehatz jakiteko “inbentarioa egiten” ari direla azaldu dute haur eskolako arduradunek. Edonola ere, bi argazki kamera, bideo kamera bat eta ordenagailu eramangarri bat falta zaizkiela ziurtatu dute. Salaketa jarri dute, eta ertzainak eta udaltzainak lapurreta ikertzen izan direla gaineratu dute.

1706637689588 Lapurreta egin dute Elgoibarko Haurreskolan

1706637689680 Lapurreta egin dute Elgoibarko Haurreskolan

 
Lotura duten albisteak: