20:30ak aldera iritsiko da Korrika18 Elgoibarrera

elgoibarren.net 2013ko mar. 20a, 12:27

Gaur, martxoak 20, ailegatuko da Korrika18 Elgoibarrera, 20:30ak aldera. Korrikaren aldeko ekitaldiak, baina, goizean goizetik hasi dira, Meka, IMH, eta institutuko ikasleek Korrika Gaztean parte hartu dute-eta. Herriko txikienek ere egingo dute bat euskararen aldeko jaiarekin, 15:15ean Maalatik hasiko den Korrika Txikiarekin. Era berean, Diasporako elgoibartarrek ere badihardute Korrika. Oraingoan Iban Quintana elgoibartarrak bidali dizkigu Shanghain (Txina) egin zuten Korrikako argazkiak.

 Korrika 18 joan den martxoaren 14an abiatu zen Andoaindik eta gaur, martxoaren 20an, ailegatuko da Elgoibarrera (20:30ak aldera). Maltzaga aldetik etorriko dira lasterkariak, eta 20:30ak aldera helduko dira gurera. AEk-k 20:00etarako antolatu du ongi-etorria. Sigmako zubian batuko dira elgoibartarrak, eta Mauxitxa txarangak alaituko du giroa. 2.550 kilometro inguru korrika egin ondoren, hilaren 24an bukatukoda korrika Baionan, eta Elgoibarko AEk-k autobusa antolatu du hara joateko. interesatuek 607 601 423ra deituta edo elgoibar@aek.org helbidea erabilita eman dezakete izena.
Korrika Shangain

1706637684172 20:30ak aldera iritsiko da Korrika18 Elgoibarrera

1706637684229 20:30ak aldera iritsiko da Korrika18 Elgoibarrera

Jose Antonio Urbietak Sydney-n (Australia) egin zuen modu berean, Diasporako euskaldunek antolatutako beste korrika sinboliko batean parte hartu du Iban Quintana elgoibartarrak. Lan kontuengatik dago Shangai hirian, Txinako hiririk handienean, eta hango Euskal Etxeak antolatutako euskararen aldeko jaian parte hartu zuen elgoibartarrak.

Korrika Gaztea
 Korrikaren etorrera girotzeko asmoz, Korrika Gaztean parte hartu dute Meka Albitzuri, IMH, Meka Arreiturre eta Institutuko hainbat ikaslek eta irakaslek. 10:15ean hasi dira Korrika Meka Albitzuritik eta ikastetxe guztiak zeharkatu ostean, Makina Erremintaren museoan eman diote amaiera Korrika Gazteari. (argazki guztiak hemen)