Mailaz igotzea lortu du CD Elgoibarko nesken taldeak

elgoibarren.net 2013ko mar. 20a, 14:45

Liga txapelketa irabazi eta Euskal Ligara igotzea ziurtatu du CD Elgoibarko nesken taldeak, bigarren sailkatua [Mutriku} mendean hartuta (1-2). Beste helburu batzuk ditu Regional mailako C.D. Elgoibar mutilen taldeak, jaitsiera postuetatik aldentzea, alegia. Geratzen zitzaizkien zazpi “finaletatik” lehena gainditu dute, Amaikak Bat taldearen aurkako partida Mintxetan irabazi eta gero.



1706637678700 Mailaz igotzea lortu du CD Elgoibarko nesken taldeak

Liga Txapelketa amaitzeko bi jardunaldi falta badira ere, Ligako txapelduna da matematikoki CD Elgoibarko nesken taldea. Honenbestez, maila bat gorago dagoen Euskal Ligan jokatuko dute hurrengo denboraldia. Azken txanpa ezin hobea egin du nesken taldeak. Sailkapeneko lehen hiru sailkatuek elkarren aurka jokatu dituzten partiduetan nagusi izan dira elgoibartarrak. Orain bi aste, 4-1 irabazi zion Ostadar taldeari Mintxetan. Lehen postuan berdinduta ailegatu ziren partidura, baina elgoibartarrak bakarrik geratu ziren lidergoan.
 Joan den asteburuan partida gogorra eta emozioz betea jokatu du Elgoibarrek Mutrikun, sailkapeneko bigarren sailkatuaren aurka, hain justu ere. Galtzen hasi ziren, gainera. Alabaina, burua hotz mantendu eta markagailuari buelta ematen asmatu zuten bi gol sartuta. Emaitza horrekin (1-2) amaitu zen Mutrikuko partida. Honenbestez, sailkapeneko lehen postua ziurtatu du CD Elgoibarko nesken taldeak, 45 punturekin. Ostadar taldea dago bigarren postuan 39 punturekin {baina partida bat gutxiago jokatuta}. Hurrengo jardunaldian atseden hartuko dute elgoibartarrek eta ligako azken jardunaldian Intxaurdi taldeari egingo diote bisita. Emaitza edozein dela ere, Liga Txapelketak badauka irabazlea: CD Elgoibar.

•Regionalak gainditu du lehen ‘mathc-ball’-a

1706637678807 Mailaz igotzea lortu du CD Elgoibarko nesken taldeak

Denboraldi bukaera estua du Regional mailako C.D. Elgoibar taldeak. Sei jardunaldi falta dira liga amaitzeko, eta jaitsiera postuetatik lau puntura daude sailkapen nagusian. Edonola ere, okerragoa izango zen egoera, joan zen zapatuan Amaikak Bat taldeari irabazi ez baliote. Elgoibarko taldeak 5-3 irabazi zion Debakoari. Emaitza horri esker jaitsiera postuetatik gehiago aldentzea lortu dute.
 Regional mailan hiru talde jaisten dira mailaz, eta atzetik hasita laugarren dira elgoibartarrak sailkapen nagusian. 26 puntu dituzte une honetan, postu bat beherago dagoen Mutrikuarrak SBB taldeak baino lau puntu gehiago eta Beasainek eta Idiazabalek baino zazpi puntu eta hamaika puntu gehiago.