Baionara bidean da

elgoibarren.net 2013ko mar. 21a, 13:01

Korrikaren lekukoa ordurako ailegatu zen atzo Elgoibarrera. 20:30ean sartu zen Sigmako zubitik eta harrera beroa egin zioten ehunka herritarrek. 22 lagunen eskuetatik pasa ostean, herri osoa zeharkatu lekukoak eta, Azkarateko tuneleraino eraman zuten elgoibartarrek. (argazkiak eta bideoa dauzka)

 
 
  Martxoaren 14an Andoainen hasi zen euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazortzigarrenez, martxoaren 24an Baionara heldu arte. Orotara, bi mila kilometro baino gehiago egingo ditu. Elgoibarrera, Soraluze aldetik ailegatuko zen Korrika18, eta herria zeharkatu ostean, Azkoitirantz egin zuen.
 Eman euskara elkarri da aurtengo edizioaren leloa. Hitzon bidez, euskara “kohesiorako tresna” eta “elkarbizitzarako gakoa” dela aldarrikatu nahi dute, eta hizkuntzaren erabileraren garrantzia nabarmendu. Hori dela eta, euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren ikasleei egin diete omenaldia.
ARGAZKIAK: (guztiak Picasan)