Elgoibarko Izarrak Udaletik jasoko duen diru-laguntza Udaleko bi sailetatik bideratuko da: Euskara Sailetik 118.200 euro jasoko ditu elkarteak, eta Gazteria Sailetik berriz, 60.000 euro. Elkarteak Udalarekin hitzartutako egitasmoen aurrekontua 459.563,83 eurokoa da, eta Udalak emandako diru-laguntzari esker % 38,78an finantzatuko dira egitasmo horiek.
Elgoibarko Izarrak eskerrak eman dizkio Udalari eskainitako laguntzarengatik, eta aurrerantzean ere, bide beretik segitzeko asmoa erakutsi du. Izan ere, administrazioaren eta herri ekimenaren arteko elkarlana ezinbestekoa dela uste dute elkarteko kideek, euskara eta euskal kultura sustatzeko.
∞Lotura duten albisteak: