Ordu aldaketa martxoaren 31n izango da

elgoibarren.net 2013ko mar. 22a, 17:24

 
Aste honetako BARREN astekarian ordu aldaketa domekan izango dela jarri badugu ere, informazio hori ez da zuzena. Martxoko azken domekan, martxoaren 31n, sartuko gara udako ordutegian. Egun horretan erlojuak ordubete aurreratu beharko ditugu: 02:00etan, 03:00ak izango dira.

 
 

 Ordu aldaketarena Europaren agindu bat da, energia aurrezteko helburuarekin. 2001ean hartutako erabaki batek, martxoko eta urriko azken igandeetan ordu aldaketa egitea ezarri zuen.
 Ordu-aldaketa 1974an zabaldu zen, petrolioaren lehen krisiarekin batera. Orduan, herri batzuek eguzkiaren argia gehiago aprobetxatzea eta argindar gutxiago kontsumitzea erabaki zuten.