Ekitaldia “oso ondo” irten zitzaiela azaldu du Munichetik Eider Perezek, “guk espero genuena baino hobeto, egia esan”, aitortu du. Munichen bizi diren euskaldunek estreinakoz antolatu dute Korrika sinbolikoa, eta hala eta guztiz, harrera oso ona izan duela dio Perezek. “Ehun bat lagun inguruk parte hartu genuen Korrikan, eta kilometro eta erdiko ibilbidea egin genuen Municheko kaleetan barrena, Korrikaren 18. edizioa amaitzen zen egunean”.
Elgoibartik, martxoaren 20an pasa zen Korrika18, ondorengo bideoan ikus dezakezuen moduan.
∞Lotura duten albisteak:
- Baionara bidean da (2013-03-21)
- 20:30ak aldera iritsiko da Korrika18 Elgoibarrera (2013-03-20)
- Jose Antonio Urbieta elgoibartarrak eraman du Korrikaren lekukoa Sidney-n (2013-03-18)
- Korrikari harrera beroa egin zioten elgoibartarrek (2011-04-14)
- Korrikaren aldeko lip duba egin dute Herri Eskolan (2011-04-14)
- Korrika Gaztearekin hasi, Korrika Txikiarekin jarraitu eta 17. Korrikarekin amaitu (2011-04-13)
- Apirilaren 13an ailegatuko da Korrika 17 Elgoibarrera (2011-03-18)