Maite Maiora gailendu da Orioko mendi lasterketan

elgoibarren.net 2013ko mar. 25a, 14:57

Iaz lortu zuen bigarren postua ontzea lortu du antxitxikari mendaroarrak Orioko 3. mendi lasterketan. Guztira 314 lagun ailegatu ziren helmugara eta Maite Maiora 34. postuan sartu zen helmugan ordubete, 47 minutu eta 36 segundoko denborarekin.


 Orioko 3. mendi lasterketa jokatu zen joan den domekan (martxoak 24). Irteeran 350 korrikalari batu ziren, baina 314k lortu zuten 20 kilometroko ibilbidea osatzea. Ionut Alin Zinca errumaniar jatorriko atleta gasteiztarra izan zen guztietan azkarrena. Sestao Alpino taldeko kideak 30 minutu eta 27 segundoan geratu zuen kronometroa. Iaz ere berak irabazi zuen proba. Hassan Ait Chaou billabonatarrak egin zuen bigarren eta Iban Letamendia Oñatiarra sailkatu zen hirugarren postuan.

1706637675168 Maite Maiora gailendu da Orioko mendi lasterketan

1706637675248 Maite Maiora gailendu da Orioko mendi lasterketan

•Ia 16 minutuko aldea bigarren emakumezkoari
Emakumeei dagokionez, Maite Maiorak ez zuen areriorik izan. Ordubete, 47 minutu eta 36 segundo behar izan zituen ibilbidea betetzeko, hau da, ia sei minutuan ondu zuen iaz proba berean egin zuen denbora (1:53:15). Gainera, iazko irabazleak, Ana Condek, egin zuen marka (1:58:42) ere ondu zuen Mendaroko korrikalariak. Bigarrenn emakumezkoa, Uxoa Irigoien getariarra, Maiorarengandik ia 16 minutura iritsi zen helmugara. Hirugarren, Rafaella Ciavola gasteiztarra izan zen.
•BIDEOA: Orioko karkara.com atari digitalak lasterketako laburpen txiki bat egin du honako bideoan.