Azkoitia-Azpeitia lasterketa herrikoia irabazi du Ainhoa Lendinezek

elgoibarren.net 2013ko mar. 25a, 15:49

 
Azkoitia-Azpeitia XX. Nazioarteko maratoi erdia jokatu zen zapatuan, Diego Garciaren oroimenez. Maratoi Erdiaren hogeigarren urtemuga ospatzeko, aurten estreinakoz 7,5 kilometroko proba herrikoia ere egin zuten Azkoitia eta Azpeitia artean. 168 lagunek parte hartu zuten eta Aitor Etxeberria donostiarra eta Ainhoa Lendinez elgoibartarra izan ziren azkarrenak. 


 Mark Kiptoo keniarra (1:00:42) eta Tsegereda Girma etiopiarra (1:11:04) nagusitu dira XX. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian. Guztira 985 korrikalarik amaitu zuten 21 kilometroko proba, tartean sei elgoibartarrek. Gure ordezkarien artean, Julen Azpiazuk egin zuen denborarik onena (1:31:08). 
SAILKAPENA: (Maratoi erdia):

Mutilak:

  1. Mark Kiptoo (1:00:42)
  2. Anthony Maritim (1:01:24)
  3. Mark Korir (1:02:48)
  • 311. Julen Azpiazu (1:31:08)
  • 419. Mikel Agullo (1:34:39)

  • 436. Miguel Angel Montes (1:35:09)
  • 633. Jonatan Aldazabal (1:42:23)

  • 746. Elias Fernandez (1:47:54)

  • 929. Alex Bilbao (2:01:11)

Sailkapen osoa

•Ainhoa Lendinez nagusi Lasterke Herrikoian
  Maratoi Erdiaren hogeigarren urtemuga ospatzeko, aurten lehen aldiz 7,5 kilometroko proba herrikoia ere egin da Azkoitia eta Azpeitia artean. Hor, Aitor Etxeberria donostiarra eta Ainhoa Lendinez elgoibartarra izan ziren azkarrenak. Elgoibartar gehiagok ere hartu zuen parte proban, sei gizonezkok eta hiru emakumezkok, hain zuzen ere. Gizonezkoetan, lehen sailkatuengandik gertu ibili zen Imanol Santos, bosgarren postuan sartu baitzen helmugan.
Herri lasterketa (7,5 km):
Mutilak: 

  1. Aitor Etxeberria (25:49)

  2. Aitor Madrazo (26:18)

  3. Jon Garate (26:19)
  • 5. Imanol Santos (26:29)
  • 43. Jon Agirrebeña (31:43)
  • 125. Roberto Altzerreka (40:37)

  • 126. Erroka Castrillejo (40:37)

  • 127. Emilio Fernandez (40:38)

  • 145. Tomas Gonzalez (42:51)


Neskak:

  1. Ainhoa Lendinez (31:42)
  2. Ruth Garcia (32:39)

  3. Mari Carmen Seijas (32:49)

  • 31. Eider Iriondo (40:26)

  • 47. Eneritz Gonzalez (42:51)
  • 50. Mirian Montero (43:54)

1706637674606 Azkoitia-Azpeitia lasterketa herrikoia irabazi du Ainhoa Lendinezek

1706637674689 Azkoitia-Azpeitia lasterketa herrikoia irabazi du Ainhoa Lendinezek