Imanol Alvarez txirrindulariak garaipen batekin hasi du denboraldia

elgoibarren.net 2013ko mar. 26a, 09:34

 
Alebin, benjamin eta infantilen txirrindularitza lasterketa jokatu zen zapatuan Oñatin, denboraldiko lehenengoa. Elgoibarko Lagun Taldea txirrindulari taldeko gaztetxoek sasoi betean hasi dute denboraldia, Imanol Alvarezek bereziki, infantil mailako proba irabazi zuen-eta elgoibartarrak.



 Gaztetxoek errepidea ezagutzea helburu zuen txirrindularitza proba jokatu zen zapatuan Oñatin, Mondragon Unibertsitatearen inguruan prestatu zuten zirkuituan. Denboraldiko estreinako probak parte hartze handia izan zuen: Alebinetan 42 txirrindulari, infantiletan 31 eta 10 urte baino gutxiagokoen mailan 14.
 Gure ordezkariek infantil mailan hartu zuten parte eta emaitza apartak eskuratu zituzten. Imanol Alvarez izan zen helmuga marra zeharkatzen lehena, eta, honenbestez, iaz lortu zuen bigarren postua hobetu zuen txirrindulari elgoibartarrak. Proba berean, Jon Astigarraga, Juan Ocamica eta Jon Escolar elgoibartarrak ere aurreneko postuetan sailkatu ziren: Laugarren, bosgarren, eta seigarren postuetan, hurrenez hurren.

1706637674154 Imanol Alvarez txirrindulariak garaipen batekin hasi du denboraldia

1706637674249 Imanol Alvarez txirrindulariak garaipen batekin hasi du denboraldia