Pierra Menta mendi eskiko lasterketa entzutetsuena amaitzea lortu dute hiru elgoibartarrek

elgoibarren.net 2013ko mar. 26a, 10:18

 
Mendi eskiko probarik entzutetsu, luze eta gogorrena da Pierra Menta. Arkaitz Irureta eta Iker Leonardo izan ziren Frantziako Alpeetan jokatzen den proba mitikoa amaitzea lortu zuten estreinako elgoibartarrak, 2010ean. Haiek irekitako arrastotik, Iñigo Larizek eta Joseba Elustondok (ondoko argazkian) estreinakoz hartu dute parte aurten, eta Leonardok, berriz, orain hiru urteko esperientzia errepikatzeko aukera izan du.


 Ainhoa Lendinez kazetari elgoibartarrak Pierra Mentan estreinakoz parte hartu duten Iñigo Lariz eta Joseba Elustondo elkarrizketatu ditu, eta baita 2010ean proba amaitu zuen Arkaitz Irureta ere, elgoibarren.net atarian duen blogerako.