Igogailua hondatu zuten gazteek barkamena eskatu dutela jakinarazi du Udalak

elgoibarren.net 2013ko mar. 27a, 14:09

Elgoibarko Udalak bere webgunean zintzilikatu du 12 eta 13 urteko sei haurrek barkamena eskatuz Udalera bidali duten idatzia (alboan). Gogoratu, Osasun Zentrotik San Rokera doan igogailua matxuratuta egon zela hiru egunez, adinbage batzuek oker erabili zutela-eta joan den zapatuan, martxoaren 24an. Erabilera okerrak eragindako gastuak, -2.000 eurotik gora- kaltegileei ordainaraziko zizkiela jakinarazi zuen Udalak.

 

1706637673078 Igogailua hondatu zuten gazteek barkamena eskatu dutela jakinarazi du Udalak

Eskuz idatzita eta gazteleraz dagoen idatzian diotenez, ez zeukaten igogailua hondatzeko asmorik, “ez genuen uste egin genuenak igogailua apurtu zezakeenik”. Aurrerantzean, “herriko gauzekin kontu gehiago” izango dutela esanez amaitzen da barkamen idatzi laburra.
Udal arduradunek adingabeek eskutitza bidaltzeko izan duten ekimena “eskertu” dute.