Elgoibarko Izarrak sagardotegira irteera antolatu du apirilaren 13rako

elgoibarren.net 2013ko mar. 27a, 14:42

 
Elgoibarko Izarra Kultur Elkartearen 50. Urteurrena ospatzeko programazioaren barruan sagardotegira irteera antolatu du elkarteak, eta elkarteko bazkideak ez ezik herritarrak ere gonbidatu nahi ditu irteeran parte hartzera. “Elkarteak herriarekin batera lortu du 50 urteotan lortutakoa, eta hori beraz, elkarrekin ospatzea nahi dugu”.

 
 
 Elgoibarko Izarrak urtero antolatu ohi du sagardotegira irteera, baina aurtengoa berezia izatea nahi dute. “Azken urteotan bazkideentzako irteera antolatu izan da, baina jakin badakigu elkarteko bazkide ez diren euskaltzale asko ere badela gure herrian eta guztiokin ospatzekoa iruditzen zaigu Elgoibarko Izarrak 50 urtean egin duen lana”.