Hasi eta berehala sortu da ihesaldia, eta bertan sartu da Amets Txurruka (Caja Rural), Laurent Didierrekin (RadioShack) batera. Bost minututik gorako aldea ere izan dute, eta Txurruka saiatu da azken unean erasoa jo eta tropela estutzen. Baina Saxo-Tinkoffen lanari esker, helmugara iristeko 18,5 kilometro falta zirela geratu da ezerezean bizkaitarraren ahalegina.
Helmugara iristeko zazpi kilometro falta zirela, erorketa izan da San Migel gainean eta hamazazpi txirrindulari soilik iritsi dira lehen taldean helmugara. Azken zuzengunean, Simon Gerrans (Greenedge) izan da azkarrena, Peter Velitsen (Omega) aurretik.
Biharko etapa ere Elgoibartik abiatuko da, Gasteizera. 170,2 kilometro izango ditu bigarren etapak.