Iragarritako orduan abiatu dira Euskal Herriko Itzuliko txirrindulariak Elgoibartik Gasteizerantz. 170,2 kilometroko ibilbidea dute aurretik, eta tartean bost mendate izango dituzte: Elgeta (2. mailakoa), Gatzaga (2), Gasteizko gaina (3), San Martin (3) eta Zaldiaran (3). Etapa hasieran indartsu abiatu da Amets Txurruka Caja Ruralerakoa, mendiko maillotari eusteko helburuarekin. Erasoa jo du, hasi eta bat.