Euskadiko Txapelketako azken fasea Elgoibarren jokatuko dute asteburuan
jubenil neskek. Etxebarriko Kukullaga, Ermuko Errotabarri eta Zarauzko
Aiala eskubaloi taldeek eta Elgoibarko Lauko taldeak (ondoko argazkian) hartuko dute parte
txapelketako azken txanpa honetan, eta partida bana jokatu beharko dute
apirilaren 5, 6 eta 7an.
Sanloko arduradunek jakinarazi dute Twitter bidez emango dutela txapelketaren berri. Besteak beste, partidetako unean uneko markagailuen eta eguneko emaitzen berri emango dute, baina, era berean, argazkiak ere esegiko dituzte.