Pirinioetako Tena bailaran pasa dituzte Aste Santuko oporrak Morkaikorekin
joan ziren 20 lagunek. Esan digutenez, eguraldiak ez die gehiegi lagundu, baina,
hala ere, ondo baino hobeto pasa dute. Trabesiako eskiak eta
elurretako raketak hartuta joan ziren Panticosa ingurura, eta elurra,
mendia eta lagunartea uztartu dituzte.