Atxutxiamaikaren udaldian izena emateko epea hilaren 15ean hasiko da

elgoibarren.net 2013ko api. 5a, 12:24

 

Apirilaren 15ean zabalduko dute Elgoibarko Izarrako Atxutxiamaika aisialdi taldearen udako eskaintzan izena emateko behin-behineko aldia (bazkideek hilaren 10etik aurrera eman ahal izango dute izena txokoetan).

 

 
 LH3tik LH6 urtera artekoentzako, Angoston (Araba) antolatu dituzte egonaldiak uztailerako. Mendi irteerak, gaubelak eta tailerrak egiteko aukera izango dute, besteak beste, izena ematen dutenek.

1706637670499 Atxutxiamaikaren udaldian izena emateko epea hilaren 15ean hasiko da

 Horien artean zozketa egingo dute maiatzaren 8an, plazak banatzeko, eta maiatzaren 16ra bitartean egin beharko da behin-betiko izenematea. Era berean, HH2tik LH2ra artekoentzako txokoak antolatu dituzte. Txikienek Herri Eskolan emango dituzte goizak, astelehenetik barixakura, eta HH5etik LH2ra artekoek astean behin irteera bat egingo dute. Apirilaren 15etik 30era eman behar da txokoetarako izena. Elgoibarko Izarrako bazkideek hilaren 10etik aurrera eman ahal izango dute. Informazio gehiagorako: 943 741 626 (Naiara).