Denboraldi bikaina egiten dihardu Concepto Egile areto futbol taldeak. Joan den asteburura arte ez zuten porrotik ezagutzen: Jokatutako hogei partidatik hemeretzi irabazi eta bestea berdindu egin zuten. Zifra horiekin aurkeztu ziren zapatuan Arnedon, helburu bakarrarekin: Liga txapelketa irabazteko falta zitzaien puntu bakarra eskuratzea.
Berdinketa nahikoa bazuten ere, gauzak ez ziren batere ondo hasi gipuzkoarrentzat. Maila mantentzeagatik borrokan ari den taldea aurkitu zuten aurrez aurre, partidarik galdu gabeko liderrari irabazteko “erabat motibatua” zegoen taldea. Lehen hamar minutuetan bi goleko aldea hartu zuten errioxarrek eta Concepto Egilekoek ezin izan zioten markagailuari buelta eman, beharbada, taldeko arduradunek adierazi dutenez, txapelketa irabaztetik horren gertu egotearen presioaren eraginez. Emaitza horrekin iritsi ziren atsedenaldira.
Bigarren zatian bide beretik jarraitu zuen partidak, ahalegin antzuan bisitariak eta aurkarien estutasunei etekina atereaz etxekoak. Hala, 6-0 aurreratu ziren etxekoak markagailuan. Partida amaitzeko minutu bat falta zenean sartu zituen bere bi golak Debabarrenako taldeak, Fher eta Buitre izan ziren goleatzaileak. Ez zegoen markagailua iraultzeko astirik, eta, gainera, errioxarrek zazpigarren gola sartu zuten partidaren azken segundoetan.
“Halaxe da. Gizakiak gara. Eta gizakiak garen heinean, haien akats berberak dauzkagu. Denboraldiko azken txanpan eta kanporaketetan zentratuago egoteko balio dezala porrot honek”, azaldu du Jose Ramon Iriarte klubeko presidenteak.
•Concepto vs Zierbena, lehena bigarrenaren aurka
Apirilaren 13an, zapatuan, jokatuko du Concepto Egilek hurrengo partida, Zierbenaren aurka, Olaizaga kiroldegian. Hortaz, zaleen aurrean txapeldun izateko aukera izango dute, sailkapeneko bigarren postuan dagoen taldearen aurka.
•Concepto vs Zierbena, lehena bigarrenaren aurka
Apirilaren 13an, zapatuan, jokatuko du Concepto Egilek hurrengo partida, Zierbenaren aurka, Olaizaga kiroldegian. Hortaz, zaleen aurrean txapeldun izateko aukera izango dute, sailkapeneko bigarren postuan dagoen taldearen aurka.
Ikusleen animoak ezinbestekoak izango direla jakinarazi dute klubeko arduradunek eta partida girotzeko hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Zaleei 18:30ean Kalegoen plazara batzeko deia egin diete. Handik, zenbait musikariren laguntzarekin igoko dira guztiak Olaizaga kiroldegira. 19:20ean CD Debabarrena klubeko alebin mailako bi taldeek jokatuko dute elkarren aurka. Hamar minutuko partida izango da. Partida nagusia 19:30ean hasiko da. Etxeko taldeak berdinketa edo garaipena lortzen badu ospakizun ekitaldiren bat antolatuko dutela aurreratu du klubak.
∞Lotura duten albisteak:
- Partidarik galdu gabe jarraitzen du Concepto Egilek (2013-03-05)
- Maila igoerak eskatzen dituen eskakizunetara egokitzeko talde bat sortu du Conceptok (2013-01-30)
- Concepto Egilek hiruna berdindu zuen Zierbenaren aurka, baina lidergoan jarraitzen du (2012-12-19)
- Concepto Egile-Zierbena, Bigarren B mailako lidergoa jokoan 2012 (2012-12-14)
- Lidergoan jarraitzen du Concepto Egilek, bost jardunaldiren ostean (2012-11-06)
- Landutako garaipena lortu zuen Concepto Egilek denboraldiko lehen partidan (2012-10-09)
- Gipuzkoako talde erreferentea izatea da Debabarrena areto futbol klubaren helburua (2011-07-06)
- Concepto Createch taldeak mailaz igotzea lortu du lau jardunaldiren faltan (2011-04-12)