Haizea emakume taldeak urtero antolatzen duen bidaian, Gaztela eta Leongo bazterrak bisitatuko dituzte aurtengoan. Valladolid eta Palentzia hiriburuez gain, Gaztelako Ubidea ere ezagutuko dute, ekainaren 22an eta 23an egingo duten bidaian.
145 euroko kostua dauka bazkideentzat eta 155 eurokoa bazkide ez direnentzat. Alabaina, izena ematerakoan 30 euro aurreratu behar direla azaldu dute antolatzaileek eta gainerakoa ekainean ordaindu ahal izango da. Prezioaren barruan sartuta daude bidaia eta pentsio erdiko egonaldia, larunbateko afaria izan ezik. Informazio gehiagorako jo Pitxintxu dendara.
•Zine-foruma apirilaren 19an
Zine-forum saio berri bat eskainiko du Haizea taldeak apirilaren 19an, barixakua, Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Loredi Salegik dinamizatuko duen saioan "Conociendo a Jane Austin" filma ikusi eta aztertuko dute. 21:30ean batuko dira kafea hartzeko eta 22.00etan hasiko da filmaren emanaldia.