*Elgoibarko Itzulia: Nagusientzako mendi itzulia. 38km luzera eta 2.000 metro inguruko gorako desnibel positiboa Informazio gehiago link honetan: http://www.morkaiko.net/kalendarioa/elgoibarko-itzulia/elgoibarko-itzulia-ibilbidea/
*Elgoibarko Itzulitxoa: Haurrentzako mendi itzulia: Elgoibartik Morkaiko mendira (520m) igo, San Migelen indarrak berreskuratu eta Elgoibarrera jeitsi.
*Finalista Eguna: Haurrek urtean zehar egindako mendien arabera dominak jasoko dituzte. Zerrenda aurkezteko azken eguna apirilak 18 izango da. Informazio gehiago link honetan: http://www.morkaiko.net/kalendarioa/finalista-eguna/
Egitaraua hurrengoa izango da:
- Nagusiak 6:00 Elgoibarko Itzuliko irteera Kalegoen plazatik (Plaza Handia).
- Haurrak 9:00 Elgoibarko Itzulitxoaren irteera Kalegoen plazatik (10:00etan Idotorbetik abiatzen direnak).
- Haurrak 12:00 Elgoibarko Itzulitxokoak Aiastiako (San Miguel) anoan indarrak berrituko dituzte.
- Nagusiak 13:00 Elgoibarko Itzulikoen bazkariak hasiko dira (entsalada, gisaua, postre…). Elizako arkupeetan izango da.
- Haurrak 13:30 Finalista Eguneko dominen banaketa Kalegoen plazan.
- Haurrak 14:00 Bazkaria (pasta tomatearekin eta postrea) Elizako arkupeetan izango da.
- Haurrak 15:00 Bazkaldu ondoren Atxutxiamaikakoekin jolasak Kalegoen plazan.
- Guztiak 17:00 Morkaiko Argazkia Kalegoen plazan (Partehartzaile eta Mendizale guztien argazkia)
Prezioak hauek izango dira eta anoetaz gain, bazkaria ere barne dago:
Maiatzak 10arte |
Bazkideak |
Ez bazkide |
18 urte arte |
2 € |
5 € |
18 urtetik gora |
8 € |
12 € |
|
|
|
Maiatzak 11ean |
Bazkideak |
Ez bazkide |
18 urte arte |
7 € |
10 € |
18 urtetik gora |
13 € |
17 € |
Izena emateko Errosario Kaleko egoitzara etorri astelehen edo ostegunetan 19:00etatik 20:30etara edo nahiago baduzue transferentzia egin eta morkaiko@morkaiko.net helbidera emaila bidali ziurtagiriarekin batera.
Kontu zenbakiak:
- Kutxa: 2095 5036 54 1060129326
- Euskadiko Kutxa: 3035 0007 27 0071104751
Animatu zaitezte!
Morkaiko Mendizale Elkartea