24 kilometroko proba (23 kilometro mendiz eta bat asfalto gainean) da Mendaroko mendi lasterketa (ibilbidea hemen eta hemen). 10:00etan abiatuko dira lasterkariak Herriko Enparantzatik, eta 1.350 metroko desnibel positiboa gainditu beharko dute. Etun mendira igoko dira korrikalariak eta handik Madariagara auzora egingo dute. Madariagatik hiru bat kilometro egingo dituzte gero aldatz behera, Munitxibarreraino, Kilimon erreka ondoraino, eta handik berriro ere gorako bidea hartuko dute. Larraskanda baserri ondotik igaro eta Otarre gainera igoko dira, antenaraino, eta handik Erentza baserri ondotik, Gaintxipixa mendi magaletik, Lizarpera igoko dira. Lizarpetik Garalutzera joko dute gero, probako azkeneko gainera, eta handik aurrera aldatz behera egingo dute guztia. Ibilbidea seinaleztatua egongo da, eta bost anoa postu izango dira guztira.
•Izenematea
∞Lotura duten albisteak:
- Hernando eta Maiora nagusi Mendaroko I. mendi lasterketan (2011-05-03)
- Maite Maiora eta Imanol Goñi nagusi Mendaroko II. Mendi Lasterketan (2012-04-16)