Down sindromeari buruzko antzezlana Herriko Antzokian

elgoibarren.net 2013ko api. 12a, 10:13

 
Euskal Herrian lehen aldiz, Down sindromedun aktore bat talde profesional batekin taula gainean lanean ikusteko aukera eskainiko digu Etzi izeneko antzezlanak, gaur (apirilak 12), Herriko Antzokian. Down sindromedun pertsonengana eta haien familiengana hurbiltzeko ikuskizun hunkigarria da. Umore, intriga eta drama puntu batez, bizitza eta gizakiarekin adiskidetzen laguntzen duten ikuskizun horietakoa, alegia.



 Down sindromedun pertsonengana eta beraien familiengana hurbiltzen duen obra da, eta down sindromedun pertsonen bizimodua nolakoa den erakustea du helburu. Jose Ramon Soroiz eta Pilar Rodriguez aktore ezagunekin batera, Gorka Zufiaurre down sindromedun mutilak ere parte hartu du antzezlanean. BARREN astekarian (861. zenbakia/PDF) irakur dezakezue Jose Ramon Soroiz aktoreari eginiko elkarrizketa.
 20:30ean hasiko da saioa. Sarrerak Kutxan eros daitezke aurrez, baina leihatilan bertan ere jarriko dituzte salgai 10 euroan (ikasleek eta gazte txarteldunek, 7 euro).