Zuberoako Maskaradak ikusteko irteera antolatu dute Elgoibarko Izarrak eta Haritz dantza taldeak

elgoibarren.net 2013ko api. 12a, 15:21

 
Haritz Euskal Dantzari Taldeak eta Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak Zuberoara joateko plana prestatu dute apirilaren 28rako. Zuberoan hain errotuta dauden maskaradak ikusi eta bizitzera joango direla azaldu dute antolatzaileek. 

 
 

 Elgoibaro Izararren 50. urteurrena ospatzeko prestatutako urte osoko programazioaren barruan antolatu dute Maskaradak ikustera joateko irteera. Autobusean joango dira Zuberoaraino, eta prezioa 12 eurokoa izango da. Kalegoen plazatik irtengo dira 09:00etan, eta Elgoibarrera 22:00ak aldera bueltatzea espero dute. Bazkaria norberak eman behar du etxetik.
Izena Elgoibarko Izarrak Ubitarten duen bulegoan eman behar da, apirilaren 24a baino lehen.
Aurtengo Maskadaren inguruko informazioa iparraldekohitza.com eta dantzan.com atarietan aurkituko duzue, eta Wikipedian daukazue Maskaradei buruzko informazio zabalagoa.
•Bideoak:
Gamere-Zihigako maskaradak Atharratzen, dantzan.com)
Altzürükün urte ezberdinetan ospatutako maskaraden argazki zaharrekin osatutako muntaia. Youtube, 64mendiko, 2011-06-15.