Liga txapelketa irabazi du Concepto Egilek

elgoibarren.net 2013ko api. 13a, 21:59

Hiruna berdindu du Concepto Egile areto futbol taldeak Zierbenaren kontra, eta puntu horrekin nahikoa izan du Liga Txapelketa irabazteko. Bigarren mailara igotzeko fasea jokatu dute maiatzean. (argazkiak dauzka)

 

 

 Areto futbol txapelketako liga irabazteko bigarren aukeran ez du hutsik egin Concepto Egilek. Zierbena bigarren sailkatua hartu du etxean, eta hiruna berdindu dute. Partida gogorra izan da. Elgoibartarrak galtzen hasi dira, eta lehen zatia amaitu aurretik 2-1 irabazten jarri badira ere, 2-3 galtzen iritsi dira atsedenaldira. Hiru minutu falta zirela Zierbenako jokalari batek bigarren txartel horia ikusi du, eta jokalari bat gutxiagorekin geratu dira bizkaitarrak. Bi minuturen faltan sartu dute elgoibartarrek berdinketaren gola.

 Partida amaitu denean, festa nagusitu da Olaizaga kiroldegian. Jokalariek eskerrak eman dizkiete Jose Ramon Iriarte klubeko presidenteari, eta denak haren izena zuen kamiseta urdin batekin irten dira aldageletatik kantxara. Maiatzean jokatuko dute bigarren mailara igotzeko fasea.

•ARGAZKIAK (Guztiak Picasan)