Ia 100 motorzalek parte hartu zuten Elgoibarko Enduro Txapelketan

elgoibarren.net 2013ko api. 16a, 11:03

 
Euskal Herriko Enduro Txapelketarako bigarren proba puntuagarria jokatu zen domekan Elgoibarren. Ia 100 motorzalek parte hartu zuten Urnobitza Motoklubak antolatutako XI. Elgoibarko Enduro Txapelketan. (Argazkiak eta sailkapenak dauzka)



 Eguraldi ederra lagun, dozenaka motorzale batu ziren domekan (apirilak 14) Mintxeta inguruko zelaietan. Mintxetako aparkalekuan jarri zuten paddock-a, eta zirkuitua Azkaratetik Albitxurira prestatu zuten. Partaideek hiru txandatan osatu zuten 30 kilometro inguruko ibilbidea. Gipuzkoa, Bizkai, Araba, Nafarroa, Gaztela-Leon edota Errioxako ia ehun motorzale inguruk parte hartu zuten Euskal Herriko Enduro Txapelketarako proba puntuagarrian. Hona hemen kategoria bakoitzeko irabazleak eta sailkapenak:
Senior Trofeo kategoria
  1. Valentin Padilla
  2. Josu Gorospe
  3. Kepa Andoni Olmeda
Senior Txapelketa kategoria
  1. Xabier Abasolo
  2. Borja Nieto
  3. Alvaro Garcia
Beteranoetan
  1. Alberto Macias
  2. Gorka Esparza
  3. Jon Santa Maria
Trofeo kategoria
  1. Urko garmendia
Junior Txapelketa kategoria
  1. Marco Beraza.

ARGAZKIAK: