Herriko ikastetxeetako ordezkariek eta Elgoibarko Udalekoek gaur goizean sinatu duten lankidetza hitzarmenaren arabera, 26.138 euroko laguntza jasoko dute ikastetxeek ikasturte honetan. Ongizate Sailak 16.391 euro jarriko ditu, 6.300 euro Euskara Sailak eta 3.447 euro Gazteria Sailak. Diru-laguntza horietaz gain, Udaleko Berdintasun Sailak eta Enplegu Sailak diru partida bat izendatu dute eskoletan sail horien helburuekin bat datozen ekintzak abian jartzeko.
Hauek dira Udalak diruz lagunduko dituen proiektu eta egitasmoak.
•Ongizate Sailetik
Osasunaren Hezkuntza programa gauzatzeko:
- Elgoibar Ikastolari: 4.745,54 €
- Herri Eskolari: 2.099,96 €
- Institutuari: 5.271,07 €
- Mekari: 4.274,43 €
- GUZTIRA: 16.391,00 euro
Elgoibar Ikastolari: 2.750 €
- Eskolaz kanpoko egonaldietarako
- Ahozkotasuna-Bertsogintza egitasmorako
- Euskara sustatzeko jardueretarako
- Eskolaz kanpoko egonaldietarako
- Ahozkotasuna-Bertsogintza egitasmorako
- Euskara sustatzeko jardueretarako
- Ahozkotasuna-Bertsogintza egitasmorako
- Euskara sustatzeko jardueretarako
•Gazteria Sailetik
Gaztematika (Gipuzkoako haurrentzako eta gazteentzako sustapen sistema) garatzen laguntzeko:
- Elgoibar Ikastolari:1.239 €
- Herri Eskolari: 735 €
- Institutuari: 712,50 €
- Mekari: 760,50 €
∞Lotura duten albisteak:
- 13.000 euroko diru laguntza banatu du Udalak ikastetxeen artean (2011-03-30)
- Osasunerako hezkuntza sustatzeko laguntza eman die Udalak ikastetxeei (2012-05-18)