Tecnifuellek Euskadiko txapela defendatuko du etxean

elgoibarren.net 2013ko api. 16a, 18:23

 
Euskadiko senior nesken azken fasea Elgoibarren jokatuko dute asteburuan. Honenbestez, iaz lortutako titulua defendatzeko aukera izango du Tecnifuelle eskubaloi taldeak, zaleen babesarekin.



1706637644234 Tecnifuellek Euskadiko txapela defendatuko du etxean

Etxebarriko Kukullaga, Zarautzeko Aiala, Gasteizko IES Construccion eta Elgoibarko Tecnifuelle taldeek hartuko dute parte Elgoibarren jokatuko den Euskadiko Txapelketako Lauko Finalean, apirilaren 19tik 21era bitartean. Txapeldunak eta txapeldunordeak, gainera, Zilarrezko Ohorezko Mailara igotzeko kanporaketa jokatzeko txartela eskuratuko dute. Hain zuzen, iaz, Elgoibarren jokatu zen kanporaketa horietako bat, eta laugarren postuarekin konformatu behar izan zuten elgoibartarrek {Granollers taldeak irabazi zuen Elgoibarko igoera fasea}.


  Aurten ere denboraldi aparta egiten ari dira senior neskak. Zortzi taldeko bi multzotan banatuta hasi zen Liga Txapelketa eta bere multzoko lehen postua eskuratu zuen Tecnifuellek. Ondoren, multzo bakoitzeko lau talde onenek, bigarren fase batean hartu zuten parte, lau taldeko bi multzotan banatuta. Beste behin ere, bere multzoko lehen postuan sailkatu zen Tecnifuelle. Honela bada, datorren asteburuan Elgoibarren jokatuko den Euskadiko Txapelketaren azken fasean bi multzo horietako lau talderik onenek neurtuko dituzte indarrak. Gipuzkoako bi talde, Arabako bat eta Bizkaiko bat sailkatu dira Elgoibarko Lauko Finalerako.

Faseko ordutegiak hauek izango dira:
Barixakua, 19:
  • 18:15 AIALA A ZKE- KUKULLAGA ETXEBARRI
  • 20:00 TECNIFUELLE ELGOIBAR - IES CONSTRUCCION
Zapatua, 20:
  • 16:00 AIALA A ZKE- IES CONSTRUCCION
  • 17:45 KUKULLAGA ETXEBARRI - TECNIFUELLE ELGOIBAR
Domeka,21
  • 10:15 IES CONSTRUCCION - KUKULLAGA ETXEBARRI
  • 12:00 TECNIFUELLE ELGOIBAR - AIALA A ZKE

Lotura duten albisteak: