Bakearen eta Berraskidetzaren Gernika 2013 Saria, Otegi eta Egigurenentzat

elgoibarren.net 2013ko api. 18a, 16:15

Arnaldo Otegi eta Jesus Egigureni emango dizkiete, besteak beste, aurtengo Bakearen eta Elkarbizitzaren aldeko Gernika sariak. Bi politikariek Euskal Herrian bakeari egin dioten ekarpena nabarmendu dute epaimahaiko kideek —Gernikako Udalak, Gernika Gogoratuz elkarteak, Kulturaren Etxeak eta Bakearen Museoak osatu dute—.



 Gernikako alkate Jose Mari Gorroñok azaldu duenez, "elkar ulertzea" bultzatu dute Egigurenek eta Otegik, "ideologikoki elkarrengandik urrun egon arren". Jesus Egiguren ez da sariaren bila joango, Arnaldo Otegik espetxean jarraitzen duelako eta beraz pertsonalki jaso ezingo duelako. Hala, Arnaldo Otegi eta Jesus Egigurenen senitartekoak jasoko dute saria. Ezker abertzaleko eta PSE-EEko bi politikariak ez ezik, Brasilgo Lurrik Gabekoen Mugimendua ere sarituko dute aurten. Urtero bezala, apirilaren 26an egingo da sari banaketa, Gernikaren bonbardaketaren urteurreneko ekitaldien barruan.
 Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hautagaien artean izan dira PKK-ko buruzagi Abdullah Ocalan eta Gesto por la Paz elkartea.
2005ean banatu ziren estreinakoz Gernika sariak. Harrezkero, bi sari banatzen dituzte urtero, “euren lanarekin bakea eraikitzen eta adiskidetzea sustatzen lagundu dutenei”. Hona hemen orain arteko sarituen zerrenda:
  • 2012: Lokarri eta Alemaniako presidente izandako Roman Herzog.
  • 2011: Gernikazarra taldea eta Gerry Adams.
  • 2010: Jose Antonio Agirre, Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakaria eta Mayors for Peace.
  • 2009: Ahaztuak (1936-1977) elkartea eta Petra Keely fundazioa.
  • 2008: Candido Saseta Euzko Gudarosteko buruzagia eta Dekha Ibrhim Abdi.
  • 2007: Adolfo Perez Esquivel eta Gernikako Bonbardaketari bizirain zioten lagunak.
  • 2006: 1000 mujeres por la paz eta Elkarri.
  • 2005 Juan Gutierrez eta Michael Kaspe.

 

Informazio osoagoa: arnaldotegi.com; gernika-lumo.net; gernikagogoratuz.org