Haur eta helduentzako patinaje ikastaroa antolatu du Kirol Patronatuak

elgoibarren.net 2013ko api. 18a, 16:57

 
Familia guztiak elkarrekin egiteko moduko patinaje ikastaroa antolatu du, beste behin ere, Udal Kirol Patronatuak maiatzerako. Hala, nahi dutenek seme-alabekin batera patinatzen ikasteko aukera izango dute.




 Bi mailatan banatu dute ikastaroa, hasiberrientzat eta aurrez ibilitakoentzat, alegia. Hasiberrientzako ikastaroa eguaztenetan izango da, 18:00etatik 19:00etara. Hobekuntza mailako ikastaroa, berriz, martitzenetan izango da, hau ere, 18:00etatik 19:00etara. Batzuek zein besteek lau saio jasoko dituzte, IMHko kantxan.
 Ikastaroaren prezioa 30 eurokoa izango da familientzat, eta 25 eurokoa, berriz, banaka parte hartu nahi dutenentzat. Apirilaren 30ean amaituko da izena emateko epea.