'Arte eszenikoen agerraldia' ikuskizuna eskainiko du Taupadak, maiatzaren 3an

elgoibarren.net 2013ko api. 18a, 17:08

 
Taupada antzerki taldeak Arte eszenikoen agerraldia izeneko ikuskizuna eskainiko du maiatzaren 3an, Elgoibarko Herriko Antzokian. Antzerkia, dantza, musika eta bertsoak uztartuko dituzten lan honekin, gainera, gerra ostean Elgoibarren antzerkigintzan jardun zuten lagunak omendu nahi dituzte.



  “Gure aurretik Elgoibarren aritu ziren antzerkilariei omenaldi xume eta hunkibera eskaini nahi diegu prestatu dugun azken ikuskizunaren estreinaldian”, azaldu dute Edurne Lasa eta Joxemari Larrañaga Taupadako kideek. "Taupadaen besarkada" izena jarri diote omenaldiari. 36ko gerra ostean hainbat antzezlan eta zarzuela antzeztu zituen herrian Grupo Artistico Elgoibarres “Compañia Petachos” izeneko taldeak: “Mi Chica” eta “Mis Flan” umorezko musikalak, “La Esclava de Faviola” drama, “Kermor”  eta “La Plasmatoria” tragikomediak, “Ama Euskara” olerki eszenifikatua, “El Caserio” eta “Los Claveles” zarzuelak, “Aitona eta Biloba” edo “Los Tres Robinsones”, e.a. Antzezlan horietan parte hartu zuten elgoibartarrak omendu nahi ditu, hain justu ere, Taupadak. Euren aurretik Elgoibarren antzerkigintzan aritu ziren lagunen zerrenda ere eman dute.
Hona hemen “Compañia Petachos” taldean aritutako antzezleak
  • Antzezleak: Miren Vallejo, Maite Vallejo, Itziar Ajuria, Conchita Armendia, Patxi Lizarralde, Angel Iriondo, Jesus Mari Etxeberria, Maria Angeles Kortabitarte, Ion Arrieta, Julita Gorrotxategi, Alicia Marcos, Mari Sol Gurrutxaga, Dolores Iriondo, Mari Ezenarro, Luzia Zabala, Mari Karmen Araolaza, Juanjose Araolaza, Jasone Vallejo (Hilda), Pako Juaristi (H), Jose Juaristi (H), Tomas Garcia (H), Carmenchu Iriondo (H), Jose Zubiaurre (H), Dimas Gil (H), Miguel Sanchez (H), Benito Saez (H), Mari Tere Elkoro-Iribe (H), Angel Riaño (H), Antonio Santolaya (H), Luis Santolaya (H), Jesus Bilbao (H), Elena Opakua (H), Manolo Rementeria (H), Agustin Arriola (H), Ines Ecenarro (H), Ricardo Araolaza (H), Don Ramon Ormaetxea (H), Jose Antonio Estibaritz (H) eta Claudia Lecea (H).

1706637642449 'Arte eszenikoen agerraldia' ikuskizuna eskainiko du Taupadak, maiatzaren 3an

Arte eszenikoen agerraldia

  Taupadak prestatutako ikuskizunari dagokionez, antzerkia, dantza, musika eta bertsoak uztartu dituzte, eta esketx laburrak eta bakarrizketak dira antzezlanaren bizkarmuina. Apirilaren 22tik aurrera jarriko dituzte sarrerak salgai, 6 euroan, Pitxintxu dendan. Egunean bertan, maiatzaren 3an, ere eskuratu ahal izango dira sarrerak Herriko Antzokiko leihatilan. 22:00etan hasiko da ikuskizuna eta ordu eta erdiko iraupena izango du.