Olatz Ruiz de Gordejuela (Mendaro, 1997) lau urterekin hasi zen biolina ikasten Elgoibarko Inazio Bereziartua musika eskolan. Amarengandik jaso zuen musikarekiko zaletasuna, piano jolea eta biolontxelo jolea izateaz gain, Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioko irakaslea baita. Olatzek ere Gasteizko kontserbatorioan hasi zituen ikasketa arautuak 2007an. Eta, oraindik oso gaztea den arren, ibilbide oparoa du musikaren munduan. Hainbat lekutan eskaini ditu kontzertuak Iñigo eta Unai anaien laguntzarekin. Lehiaketetan ere parte hartu izan du Olatzek eta sari bat baino gehiago eskuratu ditu. 2010ean, esaterako, bi sari irabazi zituen Euskal Herriko Musikari Gazteak lehiaketan: lehen saria Ganbara Musikan eta bigarren saria Sokazko instrumentuen atalean. 2011ko maiatzean ere lehen saria lortu zuen, exaequo bere nebarekin, Euskal Herriko Musikari Gazteak lehiaketako sokazko atalean. Berriki, 2013ko martxoan, Leioan ospatzen den César Uceda lehiaketa irabazi zuen. Sariez gain, Salzburgoko Mozarteumen egiten den Summercourseean parte hartu zuen, 2012ko uztailean, eta, EIOko (Euskal Gazte Orkestra) kontzertinoa izan da 2009/10, 2010/11, 2011/12ko denboraldietan.
Era berean, Itziar Beitiak (Azkoitia, 1982) orain arte pilatu dituen merituak ere ez dira edonolakoak. Azkoitiko Bizkargi musika eskolan hasi zituen musika eta piano ikasketak, bost urte zituela. Gero, Elgoibarren egin zituen pianoko erdi mailako ikasketak, Tere Laspiur irakaslearekin. Handik Donostiara jo zuen, Francisco Escudero Kontserbatorioan onartu zuten-eta goi mailako ikasketak egiteko, eta bertan lortu zuen pianoko goi mailako titulua, 2001–2002 ikasturtean, Maruxa Llorente irakasle zuela.
2005ean Mallorcako “Concurso Internacional Villa de Capdepera” lehiaketan 3. saria irabazi zuen. 2004/2005 eta 2005/2006 ikasturtetan “Fundación Enrique Lartundo”-ren beka lortu zuen lehiaketa bitartez. 2008an interpretazio musikaleko l’Arjau lehiaketan (Katalunian) 2. saria lortu zuen. Gaur egun, piano irakasle gisa lan egiten du Euskal Herriko hainbat kontserbatorio eta musika eskoletan.

- Ikusi hemen musika eskolan eskainiko duten kontzertuaren EGITARAUA eta musikarien curriculum-a (PDF)